XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi teknikari hauek lan egiten dute Zuzendaritzako egoitzan eta lan administrazioko lana bere gain duen profesional baten laguntza dute.

- Hiru Ordezkari Teknikoak Ordezkari Profesional Teknikoak dira. 4/1992 Legea indarrean sartu zenean, Adin Txikikoen Tutoretzako Auzitegietan edo Adin Txikikoen Epaitegietan aritzen ziren lanean. Aipatutako legezko testu horretako azken bostgarren xedapenak, bere bigarren apartatuan, zekarrenez, bertan behera uzten zen langile hauen zerbitzua Justiziako Administrazioan, eta, aldin berean, atxikitzen zituen Adin Txikikoen gaietan eskuduna den Administrazio Publikoari, esan nahi baita, neurrien betearazpenaren erantzunkizuna zuen Administrazioari.

Dena dela, horrek ez zion traba egiten Ordezkariei gordetzen zitzaien aukerari, karrerako funtzionariak izanda, talde teknikoetako langileen plantiletan sartzeko.

Ordezkari hauek euren eginkizunak betetzen dituzte Adin Txikikoen Epaitegietako egoitzan, bat Donostian, eta beste biak Bilbon.

Esperientzia handia dute Adin Txikiko lege-hausleen atentzioan eta euren kualifikazio akademikoa bat dator burutzen duten eginkizunarekin. Horiek guztiek 36 orduko trebakuntza izan dute 1996an eta 1997ko lehen seihilabetekoan.

Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzak prestatutako Adin Txikikoen Epaitegiek erabakitako Neurrien Exekuziorako Planaren arabera, plantila handituko da. Plantillari deituko zaio Gazteentzako Justiziaren eta Adin Txikikoaren Talde Espezializatua, eta, euren egoitza Zuzendaritzan bertan egongo da.

Orduan, hauxek izango dira Taldekideak: Gazteentzako Justiziarako Arduradun bat, psikologian eta pedagogian lizentziatua behar duena, Gazteentzako Justiziarako teknikari bat, psikologian lizentziatua eta beste teknikari bat, gizarte lanean lizentziatua.

Gaur egungo Ordezkari teknikarien izena Justizia eta Gazteriaren Lurraldeetako Teknikariak izango da. Zuzendaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko elkarrizketen arabera, behar bada, beharrekoa izango da, alor honetarako aurreikuspenak egitea, Arabako lurralderako 32 VI atalean zehazten dira Eusko Jaurlaritzak, bitarteko pertsonalen eta materialen horniketari buruz, egiten dituen aurreikuspenak eta hori egiten du, Kode Penalaren 19 eta 69 artikuluen indarrean sartzeak ekarriko dituen eskumenen aplikazioari erreparatuta.